Euskararen Eguna giro politean ospatu zen

Armando Aizkorberen 'Abarkak'./
Armando Aizkorberen 'Abarkak'.

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Astelehenean oso giro polita sortu zen Euskararen Egunaren ospakizunean. Hasteko, eskolako irakasleek gurasoei erakusketa bat prestatu zien, dantza eta abestu egin ondoren txokolatea jatea gonbidatu zitzaien.

Haurrentzako ikuskizuna asko gustatu zitzaien: ipunen bitartez eta umorea erabiliz Bea Larrañagak emozioak landu zituen.

Eta egunari bukaera emateko Argazki Lehiaketako sari banaketa egin zen. Lehiaketan hamaika herritarrek parte hartu dute eta guztira berrogei argazki aurkeztu dira. Horien artean puntu gehien jaso duen argazkiak eta, ondorioz, lehiaketako lehen sailkatua Armando Aizkoberen 'Abarkak' argazkia izan zen.

Puntu gehien jaso zituzten hamahiru argazkiek, portada eta hamabi hilabete, udalak aurten banatuko duen egutegia osatuko dute eta, atzo hauen egileek udalaren saria jaso zuten.

Armando Aizkorberen 3 argazki argitaratuko dira, Koro Olaizolaren 4 argazki, Aitor Urkiolaren 3 argazki, Alba Alosen argazki bat, Adrian Fajardoren argazki bat eta Josetxo Sesen beste argazki bat. Argazkiak jaso eta puntuazioa emateaz Jose Angel Barrasa arduratu da. Argazki lehiaketako erakusketa datorren astelehenean, abenduak 10, arratsaldeko 4etatik 7etara zabalik egongo da Ihurre Zaharrean.

 

Fotos

Vídeos