Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Trini Altimasberez.
Euskaraldia kanpainako saridunaren aldaketa

Euskaraldia kanpainako saridunaren aldaketa

I. ARRATIBEL

ZIZURKIL.

Viernes, 6 de julio 2018, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ekainaren 11tik 15era bitartean Zizurkilgo merkataritza-establezimenduetan kanpaina bat egon da abian, euskaraz erostera joan diren bezeroak saritzeko. Erosketak euskaraz egin dituztenei aukera eman zaie txartela bete-tzeko, eta txartel horiekin zozketa publikoa egin da ekainaren 19an. Zozketa horretan saridun izan denetako bati, Angel Aranbururi, Zizurkilgo Eroski saltokiko erosketa-txartela egokitu zaio. Saridun horrek beste establezimendu batean erosketak egitean bete zuen txartela.

Bere senitarteko batena denez Eroski saltokia, bere saria Elizpe jubilatu elkarteari ematea erabaki du Angelek. Elizpe jubilatu elkarteko kideen izenean, Trini Altimasberez lehendakaria joan zen sariaren bila, argazkian ikus liteken bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios