Tolosa Goierri
Euskaraldia bertso afari jendetsu batekin agurtu zuten OrmaizteginJ. ZABALA
ORMAIZTEGI.
Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:28
Bertso afari bero eta jendetsu batekin eman zioten amaiera aurtengo Euskaraldiari Ormaiztegin, pasa den ostiralean, maiatzaren 24an. Baso-Txulo elkartean elkartu ziren 20 herritar baino gehiago, eta giro ezin hobean gozatu zuten Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi bertsolariekin, Iñaki Rezusta trikitilari ormaiztegiarraren doinuez lagunduta. Bertso poteoa eta afal ondoko saioa ere izan ziren, umoreaz eta euskaraz gozatzeko.
Maiatzaren 17an, Euskaraldiko batzordeak eta Eingo! taldeak hika poteoa antolatu zuten, herritarren parte-hartze handia izan zuen, euskal kantak hitanoan abestu eta dantzatuz.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.