Tolosa Goierri
Euskara ikasteko eskaintza berritua, herritarren beharren arabera egokitutaJ. Z.
zaldibia.
Miércoles, 11 de junio 2025, 07:47
Udala, AEK euskaltegia eta UEMA elkarlanean ari dira 2025-2026 ikasturteko euskara ikastaroen eskaintza prestatzen. Helburua argia da: herriko euskara ikasleen beharrak ezagutu eta eskaintza horretara egokitzea. Horregatik, euskara ikasteko asmoa duten herritarrei eskatu diete galdetegi bat betetzea (udalaren webean), ekainaren 20a baino lehen. Galdetegian jasotako datuak baliatuko dira herritarren beharretara egokitutako taldeak osatzeko.
Herritik kanpo euskara ikasten ari diren herritarrei ere galdetegia betetzeko gonbidapena luzatu diete, Zaldibiako egoera orokorra modu osoagoan jasotzeko. Behin galdetegia jasota, irailean zabalduko da ikastaroetan izena emateko epea.
Berrikuntzak iristear
Aurten, gainera, berrikuntza garrantzitsu bat dator: UEMAk eta AEK-k, elkarlanean, euskara ez dakiten gurasoei zuzendutako ikastaro berezi bat eskainiko dute. Ikastaro hau Lardizabal Eskolan bertan emango da, eskola ordutegian, eta guztiz doakoa izango da. Astean bi egunetan izango da, bi orduko saioekin.
Ikastaro berezi honetan izena emateko bi aukera egongo dira: eskolan bertan edo online, horretarako prestaturiko loturaren bidez.
Kasu guztietan, izena emateko azken eguna ekainaren 20a izango da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.