Euskara ikastaroetan izena emateko azken egunak

YARZAIKAZTEGIETA.

Ikasturte honetarako euskara ikastaroa antolatu nahi du Udalak Ikaztegietan. Maila guztietako taldeak sortuko dira eta izena ematen duten herritarren arabera, herrian bertan emateko aukera egongo da. Gutxieneko taldekide kopurua egon ezean, inguruko herrietako batekin elkartzeko saiakera egingo da.

«Euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko pausoa ematera animatzen ditugu herritarrak», aipatu du Udalak.

Euskara ikastea %75ean diruz-lagunduko du Udalak, %90eko asistentzia bermatzen bada. Matrikulatzeko epea irekita dago jada, bihar arte. Izena ematea udaletxean egin beharko da. Izen-ematen duten guztiei bilera batera deituko ditu Udalak. Informazio gehiagorako deitu 943 653 329 telefono zenbakian edo gerturatu udaletxera.