Borrar

Tolosa Goierri

Euskaltzaletasunaren bilakaera azalduko du bihar Haritz Azurmendi ikerlariak

Oihana Iguaranek bertsoz lagunduko du Alkizako Udalak eta Galtzaundi Euskara elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena

Amaia Núñez

alkiza.

Miércoles, 26 de marzo 2025, 20:18

'Gure genealogia eus-kaltzaleak XVI. mendetik XX.era, Alkizatik Euskal Herrira' izenburuko hitzaldia emango du Haritz Azurmendi ikerlariak bihar ostiralarekin. Oihana Iguaranek bertsoz lagunduko ditu Azurmendiren azalpenak. Ekitaldia Alkizako Udalak eta Galtzaundik antolatu dute elkarlanean. 'Salto gela'n izango da arratsaldeko 18:30ean, sarrera irekiarekin.

Bertan, Alkizan eta Tolosaldean euskarak eta euskaltzaletasunak azken mendeetan izan duen bilakaera azalduko da. Juan Irazusta erretorre alkizarraren dotrina ezagunaren garaitik hasi eta Pizkundeko mugimenduen ekarpenetara, baita 56ko belaunaldiaren euskalduntasunaren irekieratik eta gaur egungo herri txikien hizkuntza eta kultur egoerara.

Bilakaera horren argitan, hausnartuko da zerk ahalbidetu zuen 'Kutxidazu bidea Ixabel' eleberriko istorioak islatzen duen euskalduntze mugimenduaz, eta gaur egungo euskaltzaletasunean Alkiza moduko arnasgune batek izan dezakeen lekuaz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaltzaletasunaren bilakaera azalduko du bihar Haritz Azurmendi ikerlariak