Euskal janzkera ulertzeko hitzaldi praktikoa eskaini zuen Jon Zubeldiak

Maila ekonomiko ezberdinetako jantziak azaldu zituen Jon Zubeldiak. / YARZA
Maila ekonomiko ezberdinetako jantziak azaldu zituen Jon Zubeldiak. / YARZA

YARZA AMEZKETA.

Amezketako kultur astea aurrera doa parte hartze handiarekin. Ostegunean Jon Zubeldia Beasaingo Ostadar dantza taldeko kideak XIX. mendeko euskal jan-tziei buruzko hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldi guztiz praktikoa izan zen, dantza-taldearen jantziak erakutsiz azaldu zuena, baita taldeko Haizea, Larraitz, Irati eta Xabier dantzarien laguntzarekin ere.

Bihar igandean, artisautza azoka izango da herrian eta herritarrak baserritar-jantziekin modu egokian atonduta joatera animatu zituen Jon Zubeldia. Azaldu zuenez, antzina jantzietan bilatzen zena kontrastea izaten zen, hau da, «ez dute zertan estanpatuak edo koloreak konbinatuta egon behar».

Horrela, marrak, puntuak zein bestelako estanpatuak nahasten zituzten jantzi berean, baita kolore ezberdinak ere.

Koloreen inguruan adierazi zuen egungo ikuspegitik koloreak ez zituztela erabiltzen badirudi ere, «kolore askotako jantziak aurkitu izan dira». Hala ere, guztien oinarria «lurrean aurkitu daitezkeen koloreak dira», modu naturalean lortu daitezkeenak, beraz, azken urteotan ikusten diren moreak edo fuksiak ez lirateke garaikideak izango.

Gaurko egitaraua

Gaur, haurrentzako jolasak antolatuko dira 16:00etatik aurrera frontoian, Gaztelekuko gazteen eskutik. Amaieran, txokolatada eskainiko da parte hartzaile guztientzat. Arratsaldeko 18:30ean, Josu Artolari moto ibiliaren orain arteko txalotzea eta aurrera begira bultzada, bideo emanaldia izango da kultur etxean. Ondoren, triki-poteoa egingo da eta 21:00etan, Zalbide sagardotegian afaria izango da. Bertara joan behar dutenentzako autobusa egongo da Beartzana aparkalekutik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos