XI. Euskal Jaia izango da gaur

Kupelarekin erromeria. /  SUDUPE
Kupelarekin erromeria. / SUDUPE

Ahozkotasuna da jai batzordeak aukeratutako gaia eta egun osoko egitarauaren ardatza

NUÑEZ ANOETA.

Egun osoko egitarauarekin ospatuko da gaur Anoetan Euskal Jaia, hamaikagarren aldiz. Ahozkotasuna izan da Euskal Jai Batzordeak aurten aukeratutak gaia eta horrekin loturiko ekitaldiak izango dira, hala nola, antzerkia eta bertso-jaialdia.

  Goizeko 9:30ean herriko txistulariek emango diote hasiera egunari, eta 10:00etatik aurrera baserritar eta artisauen azoka irekiko da. Eguerdian, Anoetako historiari buruzko ekitaldi antzeztua eskainiko da eta jarraian, 'Jan Tolosaldea' proiektuaren aurkezpena egingo da. Segidan, ardo-dastaketa izango da, eta 14:00etan herri-bazkaria egingo da.

  Arratsaldean, 18:00etan 'Hitz neurtuan jolas' bertso-saioa eskainiko dute Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek.

Ondoren, egunari amaiera emateko Kupela taldearekin erromeria egngo da eta Anoetako talogileak izango dira.

 

Fotos

Vídeos