Euskal Herriko Dantza Txapelketa urriaren 19an ospatuko da

Idoia Besada eta Xabier Artola, lehengo urteko garaileak. / ARIZMENDI
Idoia Besada eta Xabier Artola, lehengo urteko garaileak. / ARIZMENDI

43. edizioa izango da eta egun berean laugarren Dantza Eguna ere antolatuko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOSEGURA.

Datorren urriaren 19an jokatuko da aurten Euskal Herriko 43. Dantza Suelto Txapelketa. Bertan Euskal Herriko dantza-bikote hoberenek parte hartuko dute, eta gure lurralde ezberdinetako arin-arinaz eta fandangoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango du ikusleak. Segurako Udaletxeak antolatzen duen ekimena da, eta euskal folklorea maiten duen orori bertaratzeko gonbita luzatzen die ikuskizuna paregabe honekin gozatzeko.

Aurreko urteetan bezala, txapelketa Baratze pilotalekuan burutuko da, arratsaldeko 18:00etan- dantza-saioa ondoren Euskal Telebistak emango du-. Bikoteek zenbatgarren postuan dantzatuko duten zehazteko, ordena-zozketa burutuko da aldez aurretik Gipuzkoako EDBn. Parte hartzaileek, Fandangoa txistuz ala albokaz dantzatzeko aukera izango dute, eta arin-arina, aldiz, trikitiaz soilik.

Dantzariek euskal tradiziozko jantzia eramango dute soinean. Izan ere, epai-mahaia dantza-sueltoan adituak diren bost pertsonek eta bi jantzi adituk osatuko dute epai-mahaia.

Sariei dagokienez, lehen saria lortzen duen bikoteak Aitor Ruiz De Eginoren eskultura jasoko du -sari hau bikote txapeldunak ordezkatzen duen udaletxera eramango da, eta bertan egongo da hurrengo txapelketa ospatu arte-. Txapela eta lepokoa, 800 euro, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa eta lau bidaia ere eramango ditu bikote irabazleak. Bigarrenak 600 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 500 euro eta oroigarria eramango dituzte.

Lehengo urtean ospatu zen txapelketan 14 bikotek hartu zuten parte, eta Xabier Artola eta Idoia Besadak lortu zuten lehen saria, hirugarren urtez jarraian.

Dantza eguna

Dantza Sueltoko Txapelketarekin batera, laugarren dantza eguna ere ospatuko da lehenago. Segurako kaleak dantzariek hartuko dituzte, jai giroa nagusi izango delarik.