Borrar
Urgente Asesinan a una congresista demócrata y a su marido en su casa y disparan y dejan herido a un senador en Minnesota

Tolosa Goierri

Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligaren lehenengo saioa igandean

A. N.

bidania-goiatz.

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:29

Datorren igandean emango zaio hasiera Euskal Herriko XV. Bakarkako Sega Ligari Goiatzen, Arretxeko belazean 12:00etan, Almitza Sega elkarteak antolatuta. Hiru jardunaldietan lehena izango da Goiazkoa, eta bukaerako sailkapen orokorraren arabera erabakiko dira Bavarian jokatuko den Europako Sega txapelketako euskal ordezkariak.

Bost mailatan egingo da txapelketa: nagusietan emakumezkoak zein gizonezkok, 14 urtera arteko haurrak, 18 urte bitarteko gazteak eta beteranoak.

Txapelketa europar sega modalitatearen arabera jokatuko da, hau da, ahalik eta azkarren eta txukunen ebakitzea hartuko da kontutan. Horrela, txukuntasuna denbora-zigorrez epaituko dute jardunaldi bakoitzean, mozteko erabili den denborari zigorreko denbora batuta.

Nagusietan, emakumezkoek 35 metro koadroko saila ebaki beharko dute eta gizonek 100 metro koadrokoa; haurrek 25 metrokoa, eta gazteek eta beterakoek 35 metro koadrokoan. Haur eta gazteen mailatan, neska-mutilak batera arituko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligaren lehenengo saioa igandean