Ane Etxezarreta olaberriarrak txapela eskuratu zuen EH Trikitilari gazteen txapelketan

Sara eta Ane pieza bat jotzen txapelak lortu eta gero. /  BELÉN
Sara eta Ane pieza bat jotzen txapelak lortu eta gero. / BELÉN

Bere bikotea Sara Iriarte billabonarra izan zen, eta aurten 8 lehiaketatik lautan garaipenarekin itzuli dira etxera

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Pasa den igandean Ane Etxezarreta olaberritarrak, Sara Iriarte billabonarrarekin batera, txapela eskuratu zuen Zaldibarren lehiatu zen Trikitilari Gazteen Euskal Herriko txapelketan. Azkena izan da primeran bateratutako bikote honentzat, ikusgarria izan den urte honetan: 8 lehiaketetatik lautan txapelarekin itzuli dira etxera.

Anek hiru urte soilik daramatzan arren lehiaketan, lortu dituen sariez gain, bere teknika hobetzen joan da eta maila musikal altua eskuratu du, prestatu behar diren piezak zailtasun gehiago baitute. Gainditu beharreko beste erronka bat beldur eszenikoa da, 'oholtza gainean egoten ere ikasi egiten da'.

Anek, 16 urte dituena, trikitixaren ibilbidea zazpi urterekin hasi zuen, bere urtebetetze egunean gurasoek oparitu ziotenean, eskatu gabe, «gustatu ziezadakeela pentsatu zuten eta baita asmatu ere, oparirik hoberena izan dela esan beharra dut», olaberritarrak dioenez. Gero, Leire Zumetaren klaseak iritsi ziren, zeinak bere «goxotasun, pazientzia eta trikitixa eta lehiaketa munduarekiko duen inplikazio izugarriak». Anerengan tresna honekiko eta bere ingurunearekiko pasioa piztu zuen.

2016an bere lehen lehiaketan parte hartu zuen, oso urduri eta presio handiarekin «ez zen oso atsegina izan», baina pasa den urtean parte hartutako hiru txapelketa eta aurtengo 8ak taula gainean gozatzera iristea eragin dute. Bere bikoteak, Sarak, izugarri laguntzen dio, kidetasun handia dute, benetako lagunak bihurtu dira eta honek ziur agertzea eta ikusleen aurrean sentitzen dutena helaraztea eragiten du «hauxe da garrantzitsuena jende aurrean jotzean».

Antolatzen diren txapelketetan parte hartzera ez da jende asko animatzen. Beraietan «zure afizio berdina duen jendea ezagu- tzen duzu, elkartasuna agertzen da eta zure beste kuadrilla sortzen da». Berak trikitilari guztiak animatzen ditu parte hartzera eta eskaintzen duen guztia ezagutzera.

Azken hilabeteetan ikasten ari den beste gauza bat, Asier Gozategirekin, egungo bere irakaslea, jotzen duenean entzuleei bere sentimenduak nola helarazi da. Atzean dagoen 'mundutxoa' ezagutzeko aukera ematen ari zaio, ikusten ez dena, besteak beste bere erreferenteak izan diren musikariak ezagutzea.

Trikitilaria gainera Maurixia taldearen partaidea da, Lazkaoko Lazkao Txiki Musika Eskolak bultzatua, baina aurrera begira bere talde propioa sortzea gustatuko litzaioke. Honek errepertorioa mantentzen lagun- tzen dio, «lehiaketak pieza gutxi batzuetan zentratzera bait zaramatza. Astean behin entsaiatzen dut taldearekin, egunero ordubete inguru etxean eta txapelketa garaian entsaio trinkoak, Sararekin».

Ane bere burua ezagutzera ematen ari da eta ez du baztertzen musikaz bizitzea. Ez du konposatzen «imajinazio asko behar da» esaten duelako, «baina denborarekin saihatu nahiko luke nahiz eta hau oraindik urruti ikusten» duen.

Datorren urtean txapelketa desberdinetan lehiatzea du aurreikusita, Lazkaokoa beretzat berezia da, etxean sentitzeagatik eta Getarikoa, jotzen diren abestiengatik, pupurria bezala. Baina berak dioenez, «trikitixan dena ez da txapelketa eta erromeria». Orioko Koroaren 25.urteurrenean parte hartu izana, Asierri lagunduz, motibazio bat gehiago izan da. Trikitixa bultzatzeko «topaketa eta udalekuez gain, ongi legoke gazteek gisa honetako ekintzetan parte hartu ahal izatea, ni oso zorte ona izaten ari naiz». Eskerrak Leire Zumeta eta Asier Gozategiri, eskerrik asko!

 

Fotos

Vídeos