Borrar
Udal ordezkariak Denis Itxaso eta Pablo Garcíarekin herriko plazan. A. U.
Etxebizitzaren inguruko lanketa hasi du Udalak Jaurlaritzarekin

Alkiza

Etxebizitzaren inguruko lanketa hasi du Udalak Jaurlaritzarekin

Denis Itxaso Etxebizitza sailburua eta Pablo García zuzendaria udal ordezkariekin bildu zen ostegunean

Amaia Núñez

Alkiza

Viernes, 21 de febrero 2025, 19:52

Etxebizitza gaur egungo erronketako bat da, baita Alkiza bezalako herri txikietan ere. Horri erantzun nahian, Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendarako sailburua eta Pablo García Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturarako zuzendaria Alkizan izan ziren udal ordezkariekin gaiaren inguruan hitz egiteko. Alkizak etxebizitzaren arloan dituen erronkak bertatik bertara ezagutu zituzten eta horiei irtenbideak emateko lankidetza-esparrua esploratu zuten bi erakundeetako ordezkariek.

Alkizako Udalak iaz onartu zuen behin-behinean Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorra. Herriko etxebizitza-arazoari konponbidea emateko oinarria izatera bideratuta dago plan hori. Besteak beste, herriko gazteei Alkizan geratzeko aukera emateko helburua du eta, horretarako, etxebizitzak eskuragarri egotea ezinbestekoa da. Herritarren %37ak 30 urte baino gutxiago ditu eta Udalak argi du belaunaldi horrek herrian etorkizuna izan dezan horretara zuzendutako politikak garatzea funtsezkoa dela.

Denis Itxasorekin eta Pablo Garciarekin egindako bileran, udal ordezkariek hainbat gairen inguruko azalpenak eta gaiaren inguruan dituzten asmoen berri eman zizkieten. Itxasok Alkizako Udalarekin elkarlanean aritzeko bidea aztertzeko konpromisoa adierazi zuen. Iñaki Irazabalbeitia alkatea eskertuta agertu zen sailburuaren bisitarekin eta bilera positibotzat jo zuen. Halaber, halako ekimenek herri txikiek dituzten erronkak mahai gainean jartzeko eta irtenbide eraginkorrak bilatzeko aukera ematen dutela azpimarratu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxebizitzaren inguruko lanketa hasi du Udalak Jaurlaritzarekin