
Tolosa Goierri
Etxebizitza eskaeraren inguruko galdeketak egiten ari da Leaburu-Txaramako UdalaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Etxebizitza eskaeraren inguruko galdeketak egiten ari da Leaburu-Txaramako UdalaAmaia Núñez
LEABURU-TXARAMA.
Jueves, 24 de abril 2025, 20:42
Herrigunean etxebizitza berriak eraikitzeko prestaketa lanetan ari da Leaburu-Txaramako Udala. Eraikin berriak Elizpe eta Torreberri eremuetan egingo lirateke nahiko eskaera egonez gero. Hala ere, obrak hasi aurretik, etxebizitzak erosteko dagoen interesa ezagutu nahi du Udalak, eta horretarako galdeketa egiten ari da.
Herrigunean etxebizitza bat erosteko interesa dutenentzako izen-emate prozesua hasi du. Helburua da eskaeraren egungo egoera ezagutzea, eta izena ematen dutenek ez dute etorkizunean etxebizitzen gaineko eskubiderik irabaziko. Hala ere, Udalak herrian sortzen den etxebizitza gaiaren inguruko jakinarazpenak bidaltzeko kontuan izango ditu jasotaso datuak.
Kontsulta honetan parte har-tzeko Udaleko webgunean dagoen galdetegia beteta aurkeztu beharko da, udaleko erregistroan edota udala@leaburutxarama.eus helbidera bidalita.
Etxebizitzak eraikitzeko bi partzela aukeratu ditu Udalak. Bata Elizpe eremuan eta bestea Torreberrin. Eskaera nahikoa izanez gero, 2026 eta 2027 artean egingo lirateke eraikuntza lanak.
Elizpe etxebizitza elizaren atzealdeko lau aparkalekuen beheko lursailean eraikiko da eta sarrera Soroaundi auzotik edukiko luke. Eremu honetan 4 etxebizitzako lerrokatutako bloke bat egiteko aurreikuspena dago. Bakoitzak 125 metro koadroko azalera izango luke, 60-85 m2 inguruko lursailarekin eta erdi sotoan 70 m2ko garajearekin. Bakoitzaren bataz-besteko prezioa 320.000 eurokoa izango da.
Torreberri eremuan, 10 etxebizitza, tipología kolektibokoak, eraikiko lirateke. Ttonttorpe frontoiaren aurreko aparkalekuen beste aldean dagoen lursailean, parkearen ondoan eraikitzea aurreikusita dago. Bakoitzak batez beste 80 metro koadroko azalera edukiko luke, 8 m2-ko balkoi edo terraza batekin eta erdisotoan garajea.
Etxebizitza bakoitzak 220.000 euro inguruko prezioa izango luke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.