Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Iñaki Irazabalbeitia, Goizane Álvarez, Isaac Palencia eta Maite Arana ekimenaren aurkezpenean. GFA
Eskualdeko zortzi herritara iritsiko da 'Gure Plaza Txo!' gazteentzako ekimena

Tolosa Goierri

Eskualdeko zortzi herritara iritsiko da 'Gure Plaza Txo!' gazteentzako ekimena

Haurrekin eta nerabeekin aisialdia eta entretenimendua sustatzen ditu programa honek mila biztanletik beherako udalerrietan

Amaia Núñez

tolosaldea.

Lunes, 27 de enero 2025, 20:11

Bi urte igaro dira 'Gure Plaza Txo!' ekimena martxan jarri zenetik eta proiektua finkatu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak. Mila biztanletik beherako hamar herritan jarri zen martxan eta ia guztietan jarraituko du aurrera. Tolosaldean Albiztur, Alkiza, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan egingo da ekimena, baita Gipuzkoako beste eskualdeetan, Aizarnazabalen kasu, eta oraindik zehaztu gabeko beste herri batean.

Haur, gazte eta nerabeentzako aisialdiko eta entretenimenduko ekintzak antolatzeko proiektua izan da. Goizane Álvarez Kultura eta Gazteria diputatuak adierazi zuenez, jardueraren helburu nagusia izan da «landa eremuko gazteen garapen integralari laguntzea eta haien inguruan aisialdi hezitzailea izateko eskubidea bermatzea, beste herri batzuetara joan beharrik izan gabe prestakuntza eta jolas jarduerez gozatzeko. Herri txikietako gazteak beren herrietan gelditzea eta komunitateko kide izatearen sentimendu sendoa sustatzea nahi dugu».

2024ko azken hiruhilabetean 90 saio egin ziren, aurreko urtean baina 15 gehiago, eta batez beste 19 gaztek parte hartu zuten bakoitzean. Hala ere, ekimenak urte osoan antolatzen dira. Proiektuaren aurkezpenean ere parte hartu zuten Maite Arana Larraulgo alkateak eta Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkateak, Isaac Palencia Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendariarekin batera.

Herrietako etorkizuna

Maite Aranak adierazi zuenez, herriko biztanleen %23a dira hemezortzi urtetik beherako gazteak eta proiektu honek aukera ematen die «aisiarako aukera bat eskaintzeko Larrauldik irten gabe, herrian errotzea sustatuz. Ikasturte honetan 13 nerabe ari dira ekimenean parte hartzen, eta gero eta kohesionatuago eta proaktiboago daude jardueren antolaketan».

Iñaki Irazabalbeitia ere eskertuta agertu zen ekimeneko teknikariei. Izan ere, programa honi esker, «Alkizako nerabe eta gazteen arteko harremanak sendotu egin dira eta euren protagonismoa handitu egin da herriko ekintza kultural eta sozialetan. Zalantzarik gabe, Gure Plaza Txo!-k, eta konkretuki proiektuko teknikariak, trakzio lana egin du nerabe eta gazteak mobilizatzeko».

Aurten programa sendotu eta zabaltzeko erronka dutela adierazi dute. Honen bidez, Udalek nerabeen parte-hartze aktiboa, berdintasuna, euskararen erabilera, bizikidetza eta tokiko konpromisoa sustatu nahi dituzte, eta, aldi berean, haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea areagotzeko, landa eremuen eta hiri eremuen arteko desoreka murrizteko, eta, ondorioz, herri txikien biziraupena bultzatzeko bide izatea nahi dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskualdeko zortzi herritara iritsiko da 'Gure Plaza Txo!' gazteentzako ekimena