Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Eizagirre, Iraola eta Lanzeta Gipuzkoako txapeldun infantilen lehenengo mailan; eta Ezkioga eta Urruzola, infantil bigarren mailan. BEHAR ZANA
Eskualdeko pilotari gaztetxoak, Gipuzkoako txapeldun

Tolosaldea

Eskualdeko pilotari gaztetxoak, Gipuzkoako txapeldun

Intxurre zein Behar Zana Pilota elkarteetako pilotari gaztetxoek hainbat txapela eskuratu dituzte asteburuan

Amaia Núñez

Tolosaldea

Lunes, 31 de marzo 2025, 19:57

Hainbat pilota lehiaketetako finalak jokatu ziren asteburuan. Horien artean, eskualdeko pilotari gaztetxoak irabazle izan dira. Ostiral arratsaldean, Intxurre elkarteko Enetz Ipen-tza eta Amets Azpilikuetak Errendimenduko Eskuz Binakako mendebaldeko finala irabazi zuten infantil bigarren mailan Ikaztegietan, Aretxabaletako Akizu-Pastor bikoteari 18-16 gailenduta.

Bestalde, Amasa-Villabonako Behar Zanakoek ere hiru txapela eskuratu dituzte. Era berean, ostiralean baita ere, Villabonan beste bi final jokatu ziren. Gipuzkoako Txapelketaren baitan, alebinen lehen mailan, ekialde adarrean, Etxarri eta Illarramendik 16 eta 14 iranazi zuten Tolosako Antia eta Artolaren aurka. Partida estua izan zen, ia ordubeteko iraupena izan zuena.

Jarraian, hurrengo partidan, Behar Zanako Ezkioga eta Urruzolak 18-13 irabazi zuten infantilen bigarren mailan Añorgako Ezkurra eta Mintegiak osatutako bikotearen aurka. Villabonatarrek partida iraultzea lortu zuten, 11-13 galtzen joan ostean.

Infantilen lehenengo mailan, berriz, Beñat Eizagirrek eta Aiert Iraolak 18-12 irabazi zuten finala Ataungo Labaka-Olano bikotearen aurka Tolosako Beotibar pilotalekuan. Txapelketa gogorrari amaiera bikaina eman diote, izan ere, Iraolak lesio larria jasan zuen lehiaketaren erdialdean eta Adei Lanzetak ordezkatu zuen.

Finalerdietara sailkatu ondoren, Iraola itzuli egin zen eta azken bi partidak jokatu eta irabazi ditu. Kasu honetan, hirukotearentzat izan da txapela. Eizagirrek, gainera, banaka zein binaka irabazi du Gipuzkoako Txapelketa aurten infantil lehenengo mailan. Datorren astean, Iraola eta Eizagirre Berezkoen txa- pelketan lehiatuko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskualdeko pilotari gaztetxoak, Gipuzkoako txapeldun