Esku pilotako txapelketari amaiera bikaina eman zaio

Esku pilota txapelketaren finaleko parte hartzaileak. / M.C.ELORZA
Esku pilota txapelketaren finaleko parte hartzaileak. / M.C.ELORZA

M.C.ELORZAIDIAZABAL.

Idiazabalgo hirugarren Esku Pilota txapelketari amaiera eman zitzaion pasa den asteazkenean.Igarondo pilotalekuan jokatu ziren finalak eta emaitzak hauek izan ziren: Infantiletan, Goiburu eta Etxanizek osaturiko bikoteak 18 eta 14 irabazi zien Izagirre eta Lezama bikoteari, eta kadeteetan Amundarain eta Gorrotxategi bikotea izan zen txapeldun, 18 eta 8 irabazi ondoren Garcia eta Zubizarreta bikoteari.

Kateko San Inazio Festak

Kateko bailaran festa antolatu da egun hauetarako. Honela, gaur 18:30ean, animazio katea aterako da piszinetatik eta jarraian Sagardo dastaketa eta pintxoak izango dira. Goizean goiz txerri harrapaketa eta kantzontzillo, kulero ta tanga karrera. 7:03ean 'gaupasero' guztiak elkartuko dira argazkia ateratzeko. Bihar, San Inazio eguna, 12:00etan Joxe Lizarraldek meza eskainiko du San Inazioko Ermitan eta ondoren hamaiketakoa izango da. Arratsaldean berriz, umeentzako jolasak eta mus txapelketa, eta 21.00etan bertxo afaria -txartelak Tere Izpar dedan erosi daitezke 20 eurotan-.

Urbiara igoera

Zalduondoko udalak Urbiara igotzeko erabiltzen den Zalduondoko Zumarraundi izenez ezagutzen den bidea isteko erabakia hartu du. Beraz, bihar ezingo da kotxez igo Urbiara San Inazio eguna ospatzera. 11:30ean izango da meza, eta bazkal aurre eta ondoren fonda ondoan, Miren, Agur eta Maiderrek animatuko dute erromeria.