Eskolako haurrek Korrika Txikia egingo dute bihar

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Etzi Korrika Olaberrira iritsiko da Lazkaotik eta olaberritarrek lekukoa goizeko 7:15 hartuko dute Errekalde auzoan. Hemendik herrigunera igoko da Ihurre auzora jaisteko. Hau zeharkatu ondoren Carrefour dagoen bidetik Idiazabal aldera abiatuko da. Korrika iritsi baino lehen hainbat ekintza antolatu dira. Eskolako haurrek, bihar, eguerdiko 12:00etan, Korrika Txikia egingo dute eta arratsaldeko 7etan pintxopotea egingo da Zezilionetik hasita Arrietara. Lasterketa handia eginda gero, partaideek aukera izango dute Arkupe Elkartean gozaltzeko.

Entsegua

Bihar ez da dantza entsegurik izango eta bere ordez larunbatean egingo da Arkupe Elkartean gosaldu ondoren.