Erromeria eta Sagardo Eguna giro onean Legorretan

Jende andana bildu zen plazan sagardotegi desberdinetako edariak dastatzeko. / NÚÑEZ
Jende andana bildu zen plazan sagardotegi desberdinetako edariak dastatzeko. / NÚÑEZ

NÚÑEZLEGORRETA.

Legorretako herritarrek giro onean ospatu zuten Sagardo Eguna eta Erromeria Bilkoin, Jo ta Kea eta Aldapa Haundi elkarteek, eta Irrintzi Alai dantza taldeak antolatuta. Plazaren inguruan jende andana elkartu zen sagardotegi ezberdinetako edariak dastatzeko.

Aulia, Oiharte, Zabala, Begiristain, Irigoien, Eguzkitza, Aburuza, Barkaiztegi, Isastegi eta Urdaira sagardotegietako sagardoak dastatu ahal izan zituzten herritarrek, pintxoekin batera.

Dastaketa egin ondoren, nahi zutenek gogokoena bozkatu ahal izan zuten, eta guztien artean gazta bat zozkatu zen.

Sagardo dastaketa egin bitartean erromeria izan zen plazan. Trikitilariek alaitu zuten arratsaldea eta herritar ugari animatu ziren dantza egitera.