Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Errezil sagar azoka azaroaren 16an ospatuko da

J. Z.

gabiria.

Lunes, 13 de octubre 2025, 20:25

Erbie elkarteak, Udalaren laguntzarekin, Errezil sagar azoka antolatuko du aurten ere. Ohiturari eutsiz, azoka azaroaren hirugarren igandean egingo dute, hau da, azaroaren 16an.

Publicidad

Antolatzaileek gabiriar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, hainbat modutan egin baitaiteke. Aurten ere hiru atal izango ditu azokak: Errezil sagar lehiaketa, sagargoxo edo menbrilo lehiaketa, eta baserriko produktu nahiz artisau lanen salmenta. Helburua da lehiaketa hutsa baino gehiago izatea, herrian sortzen den eskaintza zabala ezagutarazteko eta balioan jartzeko.

Lehiaketetan parte hartu nahi dutenek urriaren 24 baino lehen eman beharko dute izena, udaletxera bertaratuta edo telefonoz deituta. Horrez gain, izena ematean zein ataletan parte hartu nahi den adierazi beharko da: Errezil sagar lehiaketan, sagargoxo edo menbrilo lehiaketan, edo salmenta postu batean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad