Borrar

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

A.A.

LAZKAO.

Viernes, 12 de abril 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lazkao, Ordizia eta Beasaingo Udalek 'Egizu euskaraz!' kanpaina jarri dute martxan aurtengoan ere. 2018 urteari dagokion errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 15ean hasi eta uztailaren 1ean amaituko da. Hiru bide daude aitorpena egiteko eta aukeratutako bidea edozein dela ere, ez dago inolako arazorik euskaraz egiteko.

Autolikidazio proposamenaren kasuan, proposamena eta gutuna ele biz jasoko dira; onartzeko garaian, euskaraz nahi duzula esan behar da. Aurtengo behin betiko deklarazioa euskaraz bidaliko dizute horrela, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

Mekanizatuaren kasuan, bulegoan hitzordua eskatzerakoan, Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi direla esan behar da. Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea.

Azkenik, internet bidezko deklarazioetan, aholkularitza zerbitzura joatean, espresuki adierazi behar da aitorpena euskaraz egin nahi dela. Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios