Erregionalek amaitu dute denboraldia Trintxerperen aurka galdu ostean

Gizonezko jubenilek asteburuan jokatuko dute azken partida eta emakumezkoei bi geratzen zaizkie

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurre futbol taldeko erregional mailako taldearentzat amaitu da denboraldia. Igandean kopako final laurdenetako partida jokatu zuten etxean Trintxerperen aurka eta 0 eta 1 galdu zuten. Gauzak horrela, oporrez gozatzeko moduan dira Santos Irazustabarrenaren mutilak.

Oraindik lanean direnak jubenil mailako bi taldeak dira. Igoera fasea jokatzen ari diren gizonezkoek bosna berdindu zuten Orereta Kafearen zelaian.

Laugarrenak dira 17 punturekin eta bederatzigarren dagoen Antigua Luberriren aurka etxean jokatuz agurtuko dute denboraldia. Kopa jokatzen ari diren maila bereko neskek berriz, 7 eta 0 galdu zuten Goierri Gorriren aurka. Bederatzigarrenak dira eta seigarren dagoen Amaikak Baten aurka jokatuko dute asteburuan. Maiatzeko azken asteburuan amaituko dute denboraldia.

Jubilatuen irteera

Jubilatuek maiatzaren 30ean Lekeitiora eta Gernikara egingo duten irteerara joateko txartelak salgai daude jada. Lekeitio bisitatu eta Gernikan bazkaldu ostean, herri hori ezagutzeko aukera izango dute.

Txartelek 30 euroko prezioa dute eta jubilatuen egoitzan erosi daitezke.

 

Fotos

Vídeos