Errefuxiatuen eguneko elkarretaratzea egin zen

Elkarretaratzean parte hartu zuten herritarrak. /  NÚÑEZ
Elkarretaratzean parte hartu zuten herritarrak. / NÚÑEZ

NÚÑEZLEGORRETA.

Legorretako Nissaa Asaada emakume taldeak Errefuxiatuen Nazioarteko eguna ospatu zuen herrian. Arratsaldean haima bat jarri zen plazan eta emakume sahararrek tea eta janaria eskaini zituzten. Ondoren herritarrek kontzentrazioa egin zuten plazan, Ugaro eskolako ikasleek egindako pankartarekin. Ekitaldiei amaiera emateko 'Zuk' dokumentala proiektatu zen Herri Antzokian eta solasaldia izan zen Gipuzkoako CEAR, Zaporeak eta Itsas Salbamentuko kideen parte hartzearekin.