'Erraiak' ikus-entzunezkoa izango da Arerian

A.A. LAZKAO.

Bihar, asteazkena, 'Erraiak' ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da berriro Arerian. Irrintziaren inguruko hainbat galdera erantzuten saiatzen den dokumentala da -Noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI.mendean?- Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz, irrintziaren jatorria eta hedapenaren inguruan egindako azterketaren emaitza erakusten duena, euskara hutsean.

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek, Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu, baita Nerea Barandiaran lazkaotarrarena ere, eta Areria aretoan ikusteko aukera izango da bihar, esan bezala, 17.30etan.