
Segura
Erdi Aroko festa berreskuratuko dute Seguran uztailaren 12anSecciones
Servicios
Destacamos
Segura
Erdi Aroko festa berreskuratuko dute Seguran uztailaren 12anHerriko kaleak Erdi Aroko giroan murgiltzeko prestatzen ari dira, urteetako etenaren ostean bertako gazte talde batek jai historikoa berreskuratu nahi baitu. Ekimenaren sustatzaileek uztailaren 12rako jarri dute data, eta antolakuntza lanak aurrera eramateko herritarren laguntza eskatu dute.
Herriko hamar bat gaztek hartu dute proiektu hau gidatzeko ardura. Haien esanetan, denbora daramate lanean, baina oraindik hainbat xehetasun lotu behar dituzte festa behar den bezala antolatzeko. Horregatik, herritar guztiei dei egin diete ekimen honetan parte hartzeko eta lan taldeetan izena emateko. Antolakuntza errazteko, Segurako WhatsApp taldeetan esteka bat zabaldu dute, interesdunek izena eman dezaten. Halaber, herriko tabernetan ere inprimakiak jarriko dituzte.
Azken Erdi Aroko jaia duela hamar urte ospatu zen. Orduko espiritua berpiztu nahi dute aurten, eta horretarako, herriko eraikinak zabaldu, kaleak garaiko apaingarriekin atondu eta festa egunari amaitzeko afari berezi bat antolatuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.