Borrar
Zientzia kalean erakusketa Goibegiko begiratokian dago ikusgai. EHU
Erakusketa ikusgai Zientzia kalean Goibegiko begiratokian

Tolosa Goierri

Erakusketa ikusgai Zientzia kalean Goibegiko begiratokian

Egunerokoan erabili eta kontsumitzen diren hainbat produkturen atzean dagoen zientzia azaltzen du

Amaia Núñez

ABALTZISKETA.

Martes, 6 de mayo 2025, 19:57

Zientzia hitza hurrun ikusten bada ere, eguneroko bizitzan berataz inguratuta gaude eta hori ezagutzera emango du Goibegi begiratokian ikusgai dagoen 'Zientzia kalean erakusketak datozen asteetan.

Hamaika infografiak osatzen dute hainbat herrietatik igaro den erakusketa hau. Paneletan egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez, mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua erakusten da. Horretaz gain, jogurten, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak ere ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Erakusketako irudietan ematen diren azalpenez gainera, bertaratzen direnek infografiak deskargatzeko aukera izango dute QR kode baten bidez. Zientzia Kalean Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da. Azken hilabeteetan herri ezberdinetan jarri da erakusketa eta Katedraren eta Abaltzisteko Udalaren eskutik heldu da Abaltzisketara. Datorren maiatzaren 12 astelehenera bitartean egongo da ikusgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erakusketa ikusgai Zientzia kalean Goibegiko begiratokian