Borrar

Tolosa Goierri

Enirio-Aralarren inguruko akordioaren aurka agertu dira Aralar Bizirik eta Landarlan

Abeltzainei lehentasuna ematea Parke Naturalaren helburuen kontrakoa dela adierazten dute

Amaia Núñez

TOLOSALDEA.

Lunes, 23 de junio 2025, 21:49

Duela aste batzuk Enirio-Aralarko kudeaketarako akordio batera iritsi ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentua eta Enirio-Aralarko Mankomunitatea. Aralar Bizirik plataforma eta Landarla ingurumen elkartea akordio horren aurka agertu dira.

Adostasuna «eztabaidatu gabe eta partaidetza prozesurik gabe» sinatu dutela bi erakundeetan ardurak dituzten «EAJ eta EH Bildu alderdi politikoek» salatu dute. Akordioaren bidez Enirio-Aralar ingurunean abeltzainek lehentasuna izatea kritikatu dute, «natur kontzerbazioaren gainetik» eta «Parke Naturalaren helburuen aurka». Bi elkarteen iritziz, Lurralde Oreka Berdea departamentuak «lehendik ere, alde produktibista-merkantilista aldera bultzatzen bazuen bere politika, orain alde horretara gehiago jotzeko da akordio hau». Horrela, Natura-Ondarea kontserbatzeko Legearen «kontrakoa» dela adierazten dute, «eduki batzuk ez dute berme zientifikorik, ezta juridikorik ere».

Bi erakundeek sinatutako akordioak landa eremua eta mendia ez bereiztea kritikatzen dute. «ez dira jarri behar parean Ganbo eta Lazkaomendi; ezin da Enirio-Aralar herri bateko landa eremua balitz bezala kudeatu», diote. Era berean, azaltzen dutenez «abereak larratzeko aldia berrikustea proposatzen da, beraz luzatzeko traza hartzen zaio. Sastrakak erretzeari eta herbizidak erabiltzeari ateak irekitzen dizkio. Natura kontserbatzea ez da izaki bizidunak erretzea eta pozointzea, are eta gehiago herbiziden erabilpenak lurra eta ura kutsatzen dituztenean». Bestalde, Arritzaga, Elutseta eta Pagaberaino onartutako pistak «mendiaren artifilizazio eta kutsadura» zabaltzen dutela adierazten dute.

Gainera, akordio osoa publiko egitea eskatu dute bi erakundeetan, «eztabaida dadina herrietan eta udalbatzetan». Beraien iritziz, «akordio hori aurrera eramaten bada, atzerapauso handia izango da Naturaren Kontserbazioan eta Mankomunitatearen funtzionamendu demokratikoan. Guzti horregatik akordio hori Mankomunitatean ez onartzea eskatzen dugu eta herritarrei, beraien herrietako ordezkariak horretara bultzatzea, arrazoi hauetan oinarrituta».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Enirio-Aralarren inguruko akordioaren aurka agertu dira Aralar Bizirik eta Landarlan