Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ordezkariak energia-komunitatearen inaguruazioan. ALDUNDIA

Zerain

Energiaren eta komunitatearen etorkizuna

Herriko 27 familiak eta saltokik parte hartuko dute autokontsumo kolektiboan Jasangarritasun Departamentuaren babesarekin

Viernes, 20 de junio 2025, 21:04

Eguzkiak ez du soilik argia ematen Zerainen; orain, energia ere sortzen du herri osoarentzat. Pasa den egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Zeraingo herritarrekin eta ZerainLab elkartearekin batera, TEK Zerain energia-komunitatearen inaugurazio ofiziala ospatu zen. Ekimen hau ez da ohiko instalazio fotovoltaiko bat: eredu aitzindari eta kolektiboa da, autokontsumoan oinarritua, eta herri txiki baten erdigunetik energia-trantsizioaren norabidea erakusten du.

27 familia, bi enpresa txiki eta elkarte bat izango dira kooperatiba honetako parte, eta hemendik aurrera, eguzki-energiaren bidez, urtean 30 tona CO₂ gutxiago isuriko dituzte atmosferara. Horrez gain, parte-hartzaileek euren energia-faktura %30era arte murriztu ahal izango dute, sistema eraginkor, jasangarri eta partekatu bati esker. Datuak argiak dira: 125 eguzki-panel, 70,63 kWp-ko potentzia, eta 22 kWh-ko biltegiratze gaitasuna, guztia 330 metro koadroko estalduran banatuta.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuten ordezkariek egitasmoaren izaera komunitarioa eta berritzailea azpimarratu zuten. Horien artean José Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatua, Andoni Alustiza energia-komunitateko presidentea, Loli González ZerainLabeko ordezkariaketa Arantzazu Gereñu alkatea izan ziren. Ekitaldiaren ostean, bertaratuek instalazioetako bat bisitatu zuten, egitasmoaren nondik norakoak zuzenean ezagutzeko.

Gaztandegia eta arostegia

Jasangarri izateaz gain, eredua parte-hartzailea ere bada. Ez da soilik teknologia edo efizientzia kontua: herriaren beraren ekimena eta antolakuntza izan dira gakoa. ZerainLab elkartearen eta hainbat herritarren lankidetzari esker, energia-komunitatea kooperatiba moduan eratu da, eta tokiko baliabideekin sortzen den energia partekatzeko prest dago.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, 72.488,95 euroko ekarpena egin du proiektuan, hau da, guztizko kostuaren %67 inguru. Inbertsio honi esker, bazkideek ez dute instalazio indibidualik egin beharrik izango energia berriztagarria jasotzeko. Foru erakundearen helburua da horrelako ekimenak beste herri txikietara zabaltzea, eta «inor ez uztea trantsizio energetikotik kanpo», Asensioren hitzetan. «Energia eskubidea da, eta pertsona guztien eskura egon behar du», azpimarratu zuen diputatuak.

Gaur egun, 67 energia-komunitate daude martxan Gipuzkoan, 59 udalerritan banatuta, eta foru-erakundeak 2027rako 88ra iristeko konpromisoa hartu du. Zeraingo eredua horien artean puntako adibide gisa kokatzen da: eskala txikian, herrigintzatik eta baliabide kolektiboen kudeaketatik abiatuta, jasangarritasunaren norabidean benetako urratsak ematen ari da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Energiaren eta komunitatearen etorkizuna

Energiaren eta komunitatearen etorkizuna