Tolosa Goierri
Energia-komunitateak sortzeko lehen urratsak egingo dira Anoetan eta BelauntzanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Energia-komunitateak sortzeko lehen urratsak egingo dira Anoetan eta BelauntzanAmaia Núñez
TOLOSALDEA.
Jueves, 1 de mayo 2025, 20:10
Eskualdean energia-komunitate berriak bultzatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak. Horren baitan, datozen asteetan informazio saioak egingo ditu Belauntzan eta Anoetan, bi herrietako Udalekin elkarlanean. Herri bakoitzean hiru informazio saio antolatu dira, komunitate horien nondik norakoak ezagutzera emateko. Anoetan maitzaren 7an eta 19an, eta ekainaren 9an egingo dira udaletxeko pleno aretoan 18:30ean.
Belauntzan, berriz, maiatzaren 6an eta 20an, eta ekainaren 3an egingo dira Kultur Etxean 18:30ean. Bilera horietan energia-komunitateak zer diren, energia-aurrezpenean eta -jasangarritasunean nola lagundu dezaketen eta martxan jartzeko eman behar diren urratsak azalduko dituzte.
Saio irekiak dira gaian interesa duten herritar guztientzat eta ez da aurrez izen eman beharrik parte hartzeko.
Energia Eraldaketarako Bulegoak kudeatzen ditu informazio-saioak eta, era berean, energia-komunitateak sortzeko aholkularitza teknikoa, juridikoa eta administratiboa eskaintzen da, baita diru-laguntzak ere, autokontsumoko, biltegiratzeko eta mugikortasun elektrikoko sistemak instala-tzeko.
Gipuzkoan egun 60 energia-komunitate daude martxan 55 herritan, eta 10.000 familia baino gehiagok parte hartzen dute. Aldundiaren helburua 2027rako probintziako udalerri guztietan gutxienez energia-komunitate bat funtzionamenduan izatea da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.