Borrar

Tolosa Goierri

Energia komunitatea eta dendari buruzko hitzaldiak antolatu dira

A. N.

ikaztegieta.

Jueves, 16 de enero 2025, 12:53

Hilabete honetarako bi hitzaldi antolatu dira, bata energía komunitatearen inguruan eta bestea Ostatuko dendari buruz. Hala, hurrengo ostiralean, urtarrilaren 24an, Ikaztegietako Energia Komunitateak aurrerantzean izango duen funtzionamendua landuko da. Bilera Gipuzkoako Energia Komunitateetako espezialistek emango dute erabilera anitzeko aretoan 18:30ean. Parte hartu nahi dutenek energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzi edo 635 147 975 telefonora deitu beharko dute izena emateko urtarrilaren 22a, asteazkena, baina lehen.

Era berean, urtarrilaren 31n, Olatukoop eta Bakaikuko kooperatiben esperientziak izango dira aztergai Ostatuan 18:30ean emango den hitzaldian, Ostatuko denda biziberritzeko dauden aukeren inguruan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Energia komunitatea eta dendari buruzko hitzaldiak antolatu dira