Eneko Urkola txapeldun trikitixa jotzen, Julene Sarabiak lagunduta

Sarabia eta Urkola txapela jantzita pieza bat eskaintzen. /
Sarabia eta Urkola txapela jantzita pieza bat eskaintzen.

IRAOLA ZALDIBIA.

Zuloeta baserriko Eneko Urkola, 15 urte gaztetxoa, garaipen aipagarriak lortzen ari da soinu txikiarekin, Arrasateko Julene Sarabiak, 14 urteko pandero-joleak, ongi lagunduta. 9 eta 6 urterekin ekin zioten ofizioari. Goiz baina, adituen ustez, iritsi diren tokira iristeko, ez da denbora luzeegia. Eneko Zaldibian hasi zen ikasten eta gero Villabonara aldatu zen, Kristina Solanoren eskolara. Julenek, berriz, Arrasateko Trikiti Eskolan ekin zion, Maixaren eskutik. Hain zuzen, Kristina eta Maixa izan dira euren 'aingeru guardakoak', eta horiei esker osatuko dute bikotea Julene eta Enekok.

Kontuak harturik aurtengo uztailean hasi direla elkarrekin soinua eta panderoa jotzen, aipagarriak dira lortu dituzten sariak: Oilalume-Martindegin, 2. saria; Arroa Behean 2. saria; Arroa Goian, 1. saria; Goiaz-Bidanian, 1. saria; Zizurkilen 1. saria; Berrodin, 1. saria.

Hurrena, Arrasateko exhibizioan hartu dute parte. Gero, Getariko txapelketa etorriko da, eta laster herriz herri hastea ere ez dute baztertzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos