Tolosa Goierri
Eneko Mesa Europako Halterofilia Txapelketarako sailkatu daMadrilen jokatutako 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketan gutxieneko marka lortu zuen
Amaia Núñez
zizurkil.
Martes, 17 de junio 2025, 20:24
Danok Danenak emaitza gazi-gozoak lortu ditu azken asteetan. Eneko Mesa pultsulari gazteak Europako 15 eta 17 urtez azpiko txapelketarako sailkatzea lortu zuen Madrilen jokatu zen Espainiako txapelketan gutxieneko marka lortu ondoren. Maila absolutoan, berriz, aurten ez zuten esperotako emaitzarik jaso.
Eneko Mesarekin batera, Unai Mesa eta Reda El Byad-ek parte hartu zuten 15 eta 17 urtez azpiko Espainiako txapelketan, bertaratzeko gutxiengo marka egina zutenak. Beraiekin, Ekaitz Cortajarena aritu zen entrenatzaile lanetan. Eneko Mesak bosgarren postua lortu zuen 181 kilo jasota 65 kiloko kategorian; Unai meza 7. izan zen 71 kiloko kategorian 187 kilo jasota eta Reda El Byad 5. 79 kiloko kategorian 220 kilo jaso ondoren.
Horrela, uztaila bukaeran jokatuko den Europako 15 eta 17 urtez azpiko Txapelketarako sailkatzea lortu zuen Eneko Mesak, 14 urterekin. Espainiako selekzioarekin parte hartuko du.
Absoluto txapelketa
Bestalde, Zaragozan Espainiako Absoluto mailako txapelketa jokatu zen eta, gutxieneko maila lortuta, bertan izan ziren Ekaitz Cortajarena, Kristian Labaka, Izarne Marko, Susana Dávila eta Amaia Mediero. Cortajarenak, pultsulari bezala parte hartzeaz gain, entrenatzaile lanak egin zituen, Andres Rubiñosen lagun-tzarekin. Eki Lizasok ere bertan parte hartzeko gutxieneko marka lortua zuen, baina Europako Junior txapelketarako prestaketa lanetan murgilduta dagoenez, errendimendu altuko zentroko zuzendaritza teknikoaren erabakia jarraituz, Espainiako txapelketan ez zuen parte hartu oraingoan.
Danok Danenako bost ordezkariei ez zitzaizkien gauzak nahi bezela atera eta podiotik kanpo geratu ziren. Ekaitz Cortajarenak 6. postua egin zuen 65 kiloko kategorian, Kristian Labaka 4. izan zen 71 kilokoan, Izarne Marko 12. 48 kilotan, Susana Dávila 6. 63 kiloko kategorian eta Amaia Medieron 10. egin zuen 77 kiloko kategorian.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.