Emotio taldeak kontzertu arrakastatsua eskaini zuen

Abestiekin batera koreografiak ere egin zituzten Emotio taldekoek eskainitako emanaldian. /  YARZA
Abestiekin batera koreografiak ere egin zituzten Emotio taldekoek eskainitako emanaldian. / YARZA

YARZA BERROBI.

Maiatzeko kultur ekitaldiei hasiera emateko Emotio emakume abesbatza ordiziarrak kontzertua eskaini zuen Berrobiko San Andres elizan. Herritar ugarik gozatu zuten bereziki euskal kantez osatutako emanaldiaz.

Debora Herrero zuzendariaren gidaritzapean 'Agurra', 'Nere herriko neskatxa maite', 'Xalbadorren heriotzean', 'Larrosaren kanta', 'Aleluya', eta 'Tutira mai' kantak eskaini zituzten besteak beste. Emanaldia 'Agur Jaunak' abestuz amaitu zuten. Ondoren, ikusleekin batera kantatu zuten berriro 'Xalbadorren heriotzean'.

Kontzertuan abeslariak Olatz Amozarrainen zeharkako txirula eta Jesus Maria Andresen perkusioaren laguntza izan zuten.

 

Fotos

Vídeos