Borrar
Las diez noticias de la jornada
Udal teknikari eta ordezkariak, eta xare jokalariak aurkezpenean. IRURAKO UDALA

Emakumezkoen xare jardunaldia egingo da larunbatean Ametsa Trinketean

Ostiralean Irurako Ostatua Xare Irekiko lau finalerdiak jokatuko dira 18:30ean hasita, nagusi zein gazte mailatan

Jueves, 5 de junio 2025, 20:19

Xarea izango da nagusi astebukaera honetan eta, bereziki, emakumezkoena. Irurako Udalak emakumezkoen modalitatea sustatu eta ikusarazteko asmoz, jardunaldi berezia antolatu du bihar larunbaterako, Ametsa pilota elkartea, Irura Moretuz eta ikastolarekin elkarlanean. Xare erakustaldiaz gain, bertsolaritza ere egongo da.

Gaur egun bi neska bakarrik dabiltzan arren, kirol honetan emakumearen parte hartzea ez da berria. 1987-88 urteetan xare eskolako dokumentuetan ageri dira neskak. Duela lauzpabost urte 20 inguru izatera ere iritsi ziren, baina azken urteetan nabarmen jaitsi da beraien parte hartzea.

Emakumea xarean ekitaldia larunbatean izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Ekitaldia Igone Urtazak aurkeztuko du eta lau bikotek parte hartuko dute: Nora Galarza eta Paule Fernandez, Irati Fernandez eta Uxue Iturbe, Maider Isasa eta Naroa Mujika, Nahia Gorriti eta Janire Iturbe. Gainera, ikastolako haurrek bertsoak prestatu dituzte eta horiek entzuteko aukera ere izango da.

Ekitaldiak sarrera irekia izango du eta bertaratzen direnei xareaz gozatzera animatzen dituzte. Amaieran, guztientzako hamaiketakoa eskainiko da.

Xare Irekiko finalerdiak

Gainera, ostiral honetan Irurako Ostatua Xare Irekiaren finalerdiak jokatuko dira Ametsa Trinketean. Nagusien mailako finalerdiekin hasiko da jaialdia, 18:00etan. Ligaxkan bigarren geratu diren Enaitz Irazustak eta Oier Iturbek, hirugarren geratu diren Unai Gibelalde eta Markel Mujikaren kontra jokatuko dute aurrena, eta ondoren, lehen postuan geratu diren Xuban Lopetegik eta Gorka Huizik, laugarren postuan geratu diren Matxalen Mendizabal eta Ander Mujikaren kontra jokatuko dute.

Bi finalerdiak irekiak badaude ere, ligaxkako sailkapenak adierazten digu lehen eta bigarren geratutako bi bikoak abantailarekin iritsi direla kanporaketara. Hala ere, lau bikoteak nahiko orekatuak daude.

Jarraian, gazte mailako finalerdiak jokatuko dira azkena. Eneko Larrañagak eta Izei Garmendiak, Paule Fernandez eta Ur Aristiren kontra jokatuko dute. Ligaxkako azken partidan, Eneko eta Izei garaile izan baziren ere, oso bikote lehiakorra osatzen dute Paulek eta Urrek.

Aurreko jardunaldien antzera, Irurako Ostatuak eskainitako bi otordu zozketatuko dira partiduen arteko atsedenaldietan. Parte hartzeko boletoak euro batean egongo dira salgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumezkoen xare jardunaldia egingo da larunbatean Ametsa Trinketean

Emakumezkoen xare jardunaldia egingo da larunbatean Ametsa Trinketean