Borrar

Amezketa

Emakumeentzako herri-kirol saio irekiak antolatu dituzte

Parte-hartzaileei egokitutako ariketak egingo dituzte, mugimendua sustatu eta lagunartzeko dinamikak sortzeko

Amaia Núñez

Amezketa

Lunes, 5 de mayo 2025, 20:26

Herriko bizia eta kirola sustatzeko helburuarekin, emakumeentzako herri kirol saioak antolatuko dituzte, adin ertain edo helduagoan dauden eta kirol ohiturarik ez duten emakumeei zuzenduta egongo direnak bereziki.

Parte hartzeko ez da beharko inolako prestaketa edota aurretiko esperientziarik; izan ere, saioak guztien gaitasunetara egokituko dira, bakoitzak bere erritmoan parte hartzeko aukera izan dezan, presiorik gabe eta giro atsegin batean. Antolatzaileek adierazi dutenez, helburua ez da lehiatzea, baitzik eta mugitzea, norberak bere burua hobeto sentitzea eta lagunarteko dinamika sortzea.

Horretarako, ekimen honetan herri-kirolekin lotutako jarduerak egingo dira. Interesa dutenek Udaletxeko 943 653 189 telefonora deituta eman dezakete izena. Ez da adin mugarik egongo.

Talai egunerako txartelak

Larunbat honetarako Talai Eguna antolatu dute, Talai dantzaren berreskurapeneko 50. urteurreraren ospakizunekin jarraitzeko.Egun osoko festa izango da eta, besteak beste, dokumentalaren proiekzioa, dantza-ikuskizunak eta herri bazkaria egongo dira.

Bazkaria Larrunarri pilotalekuan egingo da eta gaur da txartelak erosteko azken eguna. Tiketak salgai daude 25 eurotan Amezketako tarbernetan. Haurren menua ere egongo da aukeran 13 eurotan eta tiket hauek eskuratzeko 636 864 911 (Izarne) zenbakira idatzi edo deitu beharko da.

Larunbatean urteurreneko dokumentala estreinatuko dute bi saiotan: 11:30ean eta 12:15etan, eta ikustera joan nahi dutenek udaletxean izena eman beharko dute. Maiatzaren 8 izango da izena emateko azken eguna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeentzako herri-kirol saio irekiak antolatu dituzte