Tolosa Goierri
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala, bihartik aurreraSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala, bihartik aurreraAmaia Núñez
ZIZURKIL.
Martes, 4 de marzo 2025, 20:52
Emakumeak izango dira protagonista martxoko egitarauan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau berezia antolatu baitu Zizurkilgo Udalak herritarren partaide-tza sustatu eta emakumeen ahalduntzea bultzatzeko. «Berdintasunaren aldeko borroka ez da egun bakarrekoa, urteko 365 egunetan egiten dugun lana da», azpimarratu zuen Maite Amenábar alkateak. Hilabete honetan zehar egingo diren ekimenekin, «herritarrei kontzientzia piztu eta emakumeen eskubideen aldeko aldarria indartu nahi dugu».
Horrela, ekintza ugari antolatu dituzte bihartik, ostegunetik, aurrera. 'Ahoz aho' jaialdiaren baitan, Celeste Abba eta Amaia Egidazu kontalariek emakume ausarten istorioak ezagutzera emango dituzte Plazida Otaño liburutegian 19:30ean.
Bestalde, osasunaren eta elikaduraren inguruko saioak eskainiko dira. Guztira hiru saio izango dira, lehenengo biak, teorikoak, Atxulondon, eta azkena, praktikoa, Urkamendi elkartean. Martxoaren 7an, 18:00etan, 'Menopausia eta perimenopausia: aldaketak eta beharrak' hitzaldiareki irekiko da hitzaldi sorta, eta bertan prozesu natural honen inguruko azalpenak, hormonak eta elikaduraren eragina jorratuko dira. Martxoaren 14an, ordu berean, asteroko menuaren antolaketa eta planifikazioa egiten erakutsiko da elikadura osasuntsua mantentzeko; eta martxoaren 22an, 10:00etan Urkamendi elkartean, sukaldaritza tailerrean aurreko saioetan jasotako ezagutzak praktikan jarriko dira errezeta sinple eta osasuntsuekin. Azken tailer honetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Udal-bulegoetan, 10 euroko prezioarekin.
Ainhoa Larrea kultura teknikariak azaldu zuenez, «Menopausia eta perimenopausia prozesu naturalak badira ere, oraindik askotan tabu gisa tratatzen dira. Emakumearen bizitzan aldaketa garrantzitsuak gertatzen diren unea da, etapa garrantzi-tsua da. Sarritan, informazio nahikorik gabe eta laguntza egokirik gabe egin behar izaten zaio aurre. Tailer hauen bidez, prozesu horren inguruko ezagutza handitu, normalizatu eta bizipenak partekatzeko espazioa eskaini nahi da»
Gainera, ohikoa den bezala, Emakumeen Eguneko irteera ere antolatu da. Aurten martxoaren 15ean, larunbatarekin, egingo da Tolosaldeko Andragora Etxera eta Zumarragako Antioko baselizara. Bazkaria Zumarragan izango da. Izena emakteak irekita daude Udal-bulegoetan eta Plazida Otaño liburutegian, 30 eurotan. Autobusa 9:15ean aterako da Pedro Mari Otaño plazatik eta 9:30ean Joxe Arregi plazatik.
Martxoaren 21ean, berriz, Heitxi artista gazteak kontzertua eskainiko du Atxulondo kultur etxean. Sarrerak salgai daude udal-bulegoetan 5 eurotan.
Martxoko egitaraua ixteko, hilaren 25ean, tertulia literarioa egingo da Plazida Otaño liburutegian 17:30ean. June Fernandez idazleak gidatuko du saioa eta 'Aingeruak eta neskameak' liburua izango dute hizpide, alokairuzko sabelei buruzko gogoeta eginez. «Literaturak errealitate sozialak ulertzeko eta haiei buruz hausnartzeko aukera ematen du. Saio honek, irakurketatik haratago, gaur egungo auzi konplexu baten inguruan ikuspegi kritikoa lantzeko espazioa eskainiko du», adierazi zuen Larreak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.