Tolosa Goierri
Emakumeen egunerako afarirako txartelak salgai daude udaletxeanAmaia Núñez
larraul.
Lunes, 17 de febrero 2025, 20:47
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau berezia antolatu da aurten ere. Oraingoan martxoaren 7an, ostiralarekin, ospatuko da Larraulen. Ohi bezala, emakumeen afaria egingo da Katillutxulo elkartean. Ondorengo menua egongo da: entsaladilla, oilar errea, postrea, sagardoa edo ardoa, eta kafea. Afariaren prezioa 15 eurokoa da eta txartelak udaletxean daude salgai dagoeneko. Nahi dutenek etxetik eraman ahal izango dute janaria eta, kasu horretan, elkarteko gastuak bakarrik kobratuko zaizkie.
Egun horretan arratsaldean ere egongo dira ekitaldiak. 17:30ean, pankarta margotuko da plazan eta 19:00etan trago-pintxoa egingo da Ostatuan
Festetako bilera
Herriko festak antolatzeko bilera egingo da ostegun honetan, otsailaren 20an, 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Aurrez ere bidali daitezke proposamenak kultura@larraul.eus helbidera edo 634 28 93 27 zenbakira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.