Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Emakumeen afarirako izena emateko azken eguna da gaur

A. N.

lizartza.

Miércoles, 5 de marzo 2025, 20:44

Egitarau berezia antolatu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Zaintza Ehuntze talde feministak eta Kalamatrike elkarteak, Lizartzako Udalak lagunduta. Ostiralean, 'Ausartu loratzen' hitzaldia eskainiko du Amaia Diaz de Monasteriogurenek 18:00etan. Ongizatea, zaintza eta elikadura ardatz izango ditu ikastaroak, garaian garaiko produktuak erabilita.

Ondoren, herri elkarretaratzea egingo dute iluntzeko 19:30ean eta, jarraian, Emakumeen Eguneko afaria egingo da Ostatuan. Afariaren prezioa 25 eurokoa da, eta gaur izango da izena emateko azken eguna, 14:00ak baino lehen, 673 905 685 telefono zenbakira deituta.

Larunbatean, berriz, Tolosako Asanblada Femenistak deituta, antolatutako manifestazioarekin bat egingo dute. eta Triangulo plazatik abiatuko da 19:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen afarirako izena emateko azken eguna da gaur