Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Emakumearen eguneko bazkarian parte-hartzeko tiketak salgai jada

J. Z.

Itsasondo.

Viernes, 14 de febrero 2025, 20:21

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko bazkarirako txartelak salgai jarri dira jada Kaxintane tabernan eta Lurdes Janaridendan. Bazkarian parte hartu nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta langabeek, berriz, 20 euro. Datorren ostiralean, hilak 21, Ibalur denda berria irekiko dutenean, txartelak bertan ere eskuratu ahal izango dira. Bazkaria Arbelaitz elkartean egingo da.

Zuhaitz Eguna ere martxan

Bestalde, urteroko Zuhaitz Eguna ospatuko da datorren larunbatean, hilak 22. Egun horretan, parte-hartzaileek zuhaitz landaketak egingo dituzte herriko lurretan, eta ekimenean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Eguneko jarduna 10:00etan hasiko da, plazatik irtenda, eta landaketak amaitzean, parte-hartzaileek hamaiketakoa egingo dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumearen eguneko bazkarian parte-hartzeko tiketak salgai jada