Borrar
Iaz Errezil Sagar azokan eskainitako produktuak eta antzekoak plazaratuko dituzte bihar. ZABALA

Gabiria

Emakume sortzaile gabiriarrek plazara egingo dute jauzia larunbateko azokan

Azoka Agirin talde feministak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, emakumeen lana eta presentzia ezagutarazteko

Osteguna, 16 urria 2025, 20:21

Comenta

Herriko I. Emakume Sortzaileen Azoka egingo dute larunabtean, Gabirako plazan, arratsaldeko 16:30etik 19:30era. Azoka Agirin talde feministak antolatu du, Gabiriako Udalaren laguntzarekin, eta helburu argia du: emakumeek egindako lana balioan jartzea eta espazio publiko seguru eta atsegina sortzea.

Azokaren ideia Agirinen barne hausnarketa baten ondorio da. Taldeko kideek aitortu dutenez, hilabeteak daramatzate gogoeta egiten emakumeek herriko ekintzetan duten parte-hartzeari buruz, eta askotan, nahiz eta garrantziaz jabetuta egon, plazara edo jendaurreko ekintzetara ateratzeko zailtasuna sentitzen dutela. «Gure lekua bilatzeko, non eta nola egon nahi dugun pentsatzeko beharretik abiatu ginen, eta espazioa eta plaza geureagotzea hartu genuen helburu», azaldu dute.

Horren emaitza da lehenengo azoka, emakume sortzaileen topagune eta elkarlanerako gune gisa antolatu dutena. Lehen gonbita Gabiriako eta Gabiriarekin harremana duten sortzaileei egin bazieten ere, azkenean Euskal Herri osoko 20 emakume sortzaile izango dira bertan, beren lanak erakusten eta saltzen.

Parte hartuko dutenen artean izango dira, besteak beste: Ehunduz, Amalur, Kurkubi, Araiz bitxiak, Leiresh, Haritxoa, Haribizi, Lar belarritakoak, Artizar, Gema Izuzkiza, Baztarrika, Amuki, Zuena, Amesgile argitaletxea, Mairi, Lau.a_handmade, Bihurri, Ni naiz, Kiribilak eta Araneskuz.

Azokak eskuz egindako artisautza, bitxiak, ehungintza, kosmetika naturala, liburuak eta ilustrazioak bilduko ditu, eta antolatzaileen esanetan, «sortzaile bakoitzak bere mundua eta sormena plazaratuko ditu, askotariko eta kolorez betetako proposamenen bidez».

Jardunaldia Olaia eta Amaiurren kontzertu akustikoarekin borobilduko da, arratsaldeko giroa alaitzeko eta emakumeen ahotsari espazioa zabaltzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume sortzaile gabiriarrek plazara egingo dute jauzia larunbateko azokan

Emakume sortzaile gabiriarrek plazara egingo dute jauzia larunbateko azokan