Borrar

Tolosa Goierri

'Emakume abeslariak' kontzertu didaktikoa izango da bihar

A. N.

irura.

Ostirala, 15 martxoa 2024, 20:50

Comenta

'Emakume abeslariak' kontzertu didaktikoa eskainiko du Pollo Rosa Antzerki taldeak bihar, Ostatuan 19:00ean. Bertan, Nina Simone, Rosalía, Edith Piaf edota Izaro bezalako abeslarien kantak abesteaz gain, artisten obran, bizitzan eta testuinguruan jarriko dute begirada, hainbat gai lantzeko bidea izango dena. Jugatz Mirasoain abeslariak eta Iñaki Santos piano-joleak gidatuko dute kontzertu didaktikoa. Sarrera doakoa izango da.

Elkartasun azoka Ikastolan

Ikastolako LH6. mailako ikasleek azoka solidarioa antolatu dute datorren astearterako, martxoaren 19rako. Aurreko egunetan bildutako jostailu, ipuin eta jolasak jarriko dituzte salgai 16:15etik aurrera Ikastolako aterpean. Hamaiketako solidarioa ere eskainiko dute martxoaren 18, 19 eta 21ean. Lortutako dirua, Down sindromea duten haurren elkartearentzat bideratuko dute.

Izan ere, urtero Irurako Ikastolak elkarteren baten eguna ospatzen du, gaiarekiko sentsibilizazioa landuz ikasleekin. Aurten Down sindromearen eguna ospatuko da, martxoaren 21ean, datorren ostegunean, izango dena. Horrela, kolore ezberdinetako galtzerdiak jaztera animatzen dituzte herritarrak. Gainera, goizeko saioetan gai sozial honen inguruko lanketa, hausnarketa eta jarduera ezberdinak landuko dituzte ikasleekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Emakume abeslariak' kontzertu didaktikoa izango da bihar