Alegia
Emaitza ezin hobeak Intxurreko pilotarientzat azken txapelketetanLau txapela lortu zituzten, eta Gipuzkoako txapelketako finalean egongo dira kadete eta jubenil mailetan
Intxurre Elkarteko pilotariek emanitza ugari lortu zituzten asteburuan. Neskek zein mutilek modalitate ezberdinetan txapelak jantzi zituzten. Alde batetik, Lorea Luluagak palaz, jubeniletako bigarren mailan, 5 ½ barruan irabazi zuen finala 25-17 Behar Zanako Irazustaren aurka Hernanin jokatu zen finalean.
Palaz mutil jubelinetan, berriz, Intxurreko bi pilotarien arteko finala izan zen Ordizian. Ibai Goitiak irabazi zuen eta Lander Isasti izan zen azpitxapeldun. Palaz binaka, Hernanin jokatu zen txapelketan, Gorka Altunak eta Haritz Zabalak eraman zuten txapela, 22-20 emaitzarekin irabazi ondoren, bi orduko iraupena izan zuen partiduan.
Bestalde, eskuzko txapelketetan, Intxurreko bi pilotari Gipuzkoako txapelketako finalera iristea lortu zuten. Kadete bigarren mailan Egoi Garaikoetxeak sailkatu zen eta jubenil lehenengo mailan Unax Madina. Nesken mailan, aldiz, alebin mailan Nahikari Garcia azpitxapeldun izan zen 18-17 galdu ondoren.
Gainera, Gipuzkoako nagusi mailan, Grabniko txapela lortu zuen Egiguren azpeitiarrak eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak osatutako Gipuzkoako bikoteak, Nafarroako Canabal eta Arbizuren aurka 22 eta 18 emaitzarekin irabazita.
Sutarriren emanaldia
Sutarri dantza taldeak ikaturte amaierako emanaldia eskainiko du bihar ostiralarekin. Ikuskizua 22:00etan hasiko da Elorri pilotalekuan, eta bertan, dantzari gazteek ikasturtean zehar landutakoa jendaurrean erakustsiko dute.
Irakurle taldea
Datoren ostegunean, irakurle taldea elkartuko da berriro. Itxaso Martin idazlearen 'Puntobobo' liburua izango dute hizpide liburutegian 18:00etatik aurrera egingo duten bileran. Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu Martinen eleberriak. Saioa irekia da eta edozein herritarrek hartu dezake parte.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.