Elkarlanean Tolosaldeko emakumezkoen trainerua sustatzeko

Olatz Peon Ormazabal alkatea eta Sabino Alijostes TAK-Tolosaldea Arraun Klubeko lehendakaria hitzarmena izenpetzen/
Olatz Peon Ormazabal alkatea eta Sabino Alijostes TAK-Tolosaldea Arraun Klubeko lehendakaria hitzarmena izenpetzen

Diru laguntza bidez, emakumeen trainerua arlo lehiakorrenean sustatzea nahi da bermatu, hainbat jarduera lagunduz, hala nola kirol materiala, taldearen joan-etorriak, zerbitzu teknikoak, mediku zerbitzuak, federazio gastuak, aseguruak edota publizitatea

Urtebeteko epealdia hartzen du hitzarmenak eta Udalak 10.000 euroko diru-laguntza izenduna emango dio klubari, Tolosaldeko emakumezkoen traineruaren proiektua gauzatzeko. Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Sabino Alijostes TAK-Tolosaldea Arraun Klubeko lehendakariak izenpetu dute hitzarmena.

Helburu nagusi du eremu egonkor bat ezartzea Udala eta klubaren arteko lankidetzarako. Diru laguntza bidez, emakumeen trainerua arlo lehiakorrenean sustatzea nahi da bermatu, hainbat jarduera lagunduz. Kirol materiala, taldearen joan-etorriak, zerbitzu teknikoak, mediku zerbitzuak, federazio gastuak, aseguruak edota publizitatea, adibidez.

Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du Tolosaldea emakumezkoen taldea berriro arraun liga profesionalean izatea «oso pozgarria eta garrantzitsua» dela: «lanketa handia du atzean eta bereziki arraunlarien dedikazio ikaragarria. Harro sentiarazten gaitu astebukaeraro traineru tolosaldearra ur handitan ikusteak».

Emakumeen kirola sustatzeak «sozialki, berdintasunean, kiroltasun balioen transmisioan eta ohitura osasuntsuei begira» suposatzen duen balioa handia dela du iritzi. «Horrexegatik, ezinbesteko da babestu, lagundu eta ikusaraztea. Tolosan berdintasuna egunero eta edonon bermatzeko egiten dugu lan. Kirolean, eta arraunean bereziki, aurrerapausu ugari eman badira ere, ehuneko handi batean gizonezkoek osatua izaten jarraitzen du, bi modaliteeen artean desberdintasunak egonaz, eta hori medio, emakumezkoen ligan gure emakumeen arraun kluba izateak bidea egiten du ere berdintasunaren errotzean eta hezkidetzan«.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos