Elizpe jubilatu elkartekoen irteera Milagrora

I. ARRATIBELZIZURKIL.

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak irteera antolatu du Nafarroako Milagro herrira, ekainaren 27an, ostegunean. Irteeraren barruan sartuta dago bingoa opariekin, dantzaldia, landako festa, bisita Calahorrara, merkatua eta oraindik zehaztu gabe dagoen beste bisita bat.

Bazkariko menua honako hau izango da. Ongietorriko aperitiboa: txistorra, hirugiharra, gazta. Bazkaria: menu berezia, Montecillo (ardoa). Lehenengo platera, era askotako entsalada, Tuterako kukuluekinOtarrainxkak erdian eta askotako etxeko frijitu txikiaketa Esparrago-krema suabea. Bigarren platera, egur-labean erretako arkumea. Hostore-tarta eta izozkia, kafea, ardoa eta ura. Menuaren prezioa 28 eurokoa izango da Elizpe jubilatu elkarteko bazkideentzat, eta 30 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Izen-ematea bihar

Izena emateko egunak asteazkenak eta ostiralak dira, 10:30etik 12:30era bitartean, ekainaren 14tik 25era bitartean. Honako telefono hauek erabil daitezke horretarako: 943694488 eta 697114795.