Borrar
Urgente Un joven de 24 años fallece ahogado en la presa de Usako, en Oñati
Santa Cruz ermitan meza eskainiko da igandean. A. NÚÑEZ
Elizmendiko Santa Kruz jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Tolosa Goierri

Elizmendiko Santa Kruz jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Bihar da larunbatean egingo den parrilladarako txartelak erosteko azken eguna

Amaia Núñez

ASTEASU.

Miércoles, 30 de abril 2025, 20:04

Santa Kruz jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Elizmendi auzoan. Bi eguneko egitaraua prestatu dute aurten, haur zein helduentzako ekitaldiekin. Larunbatean, maiatzaren 3an, 16:00ean botako dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa, Ximonen jaitsiera izango da eta herriko trikitilariek kalejira egingo dute.

Ondoren, haurrentzako jolasak antolatuko dituzte eta bukaeran, parte hartzaile guztientzako merienda eskainiko da. LH5etik gorakoentzat, mahai tenis txapelketa ntolatuko da 16:30etatik aurrera. Aldi berean, mus txapelketa herrikoia egingo da eskola zaharrean. Bikoteek arratsaldeko 15:45etik 16:15era izena eman beharko dute eta, ohi bezala, kideetako bat Asteasun erroldatua egon beharko da. Segidan zozketa egingo da txapelketako kanporaketa partiduak erabakitzeko.

Jarraian, slackline ikuskizuna eskainiko du Oreka Tolosa taldeak 18:00etan eta, 19:30etik aurrera Gauargi taldeak alaituko du giroa eta buruhandiak ere izango dira txikienen gozamenerako.

Iluntzeko 20:30ean parrillada eta barrokotea egingo da eskolako aterpean. Bihar ostirala da txartelak erosteko azken eguna. Udaletxeko arkupetan 17:00etatik 20:00etara eskuratu ahal izango dira. Sahieskia, txorizo egosi bokadiloa, entsalada, pastak, postre gozoa, gazta eta menbrilloa, edalontzia eta kafea hartzeko aukera egongo da. Lortutako dirua Santa Kruz jaien antolaketa ordaintzera bideratuko da. Antolakuntzak ohartarazten du egunean bertan ez dela salduko txartelik. Afalondoren, zezen suzkoa izango da gaueko 22:30ean eta. ondoren, erromeriak jarraipena izango du Gauargi taldearekin.

Herri kirolak gaztetxoentzat

Igandean, herriko haur eta gaztetxoentzako herri kirolak antolatuko dira 11:00etatik aurrera. Ordu berean, Santa Kruz ermitan meza eskainiko da. Ondoren, hamaiketakoa izango da eta txoka txapelketa antolatuko da. Arratsaldean, herri kirol erakustaldia egongo da Arabako Badaiotz herri-kirol taldearen eskutik 17:00etan eta, jarraian, buruhandiak gerturatuko dira plazara. Ondoren, Elizagoien ahizpak taldearekin erromeria. 19:00an Ximonen igoerak emango die festei amaiera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elizmendiko Santa Kruz jaiak ospatuko dituzte asteburuan