Borrar
Iosu Etxezarraga historialari eta irakaslea
Eliza noizkoa den, horrek asko adierazten du

Eliza noizkoa den, horrek asko adierazten du

Amasa izan zen lehenbiziko herrixka, gero hasi zen Villabona aldea populatzen, eta Villabonak 1909ra arte ez zuen elizarik izan

DV

Donostia

Domingo, 17 de marzo 2019, 14:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jende askok 'Villabona' esaten du, baina izen ofiziala Amasa-Villabona da. Orain Amasa komunitate txiki bat da, eta Villabona askoz handiagoa, baina antzinako garaietan bestela ziren gauzak. «Amasako jatorria oso aspaldikoa da, seguru asko bederatzigarren mendean sortu zen, eta Villabona, berriz, hamabi-hamahirugarren gertatutako dinamika berri batzuen fruitu da«, esan zuen ostegunean Iosu Etxezarraga historialariak. Orain dela 400 urte batu ziren Amasa eta Villabona, ospakizunetan dira bertan eta hitzaldi batzuk antolatu dira, historiari buruzkoak, Etxezarragak, batik bat, Erdi Aroko egoeraz jardun zuelarik.

Etxezarragak uste du elizen eta ermiten kokapenek eta bilakaerek informazio asko ematen dutela, baina ez soilik informazio erlijiosoa, baita politikoa ere. Hain zuzen ere horixe da duela bi urte defenditu zuen tesiaren ardatzetako bat; eta tesiaren izenburua, berriz,  'El laicado y sus instituciones en la configuración religiosa de Gipuzkoa en la Edad Media'. Orain Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da, eta zenbait aztarnategitan ari da lanean arkeologo gisa.

Antzinako agirietan askotan azaltzen dira 'vecinos de la colación de' eta 'parroquianos de' bezalako esamoldeak. Hiribilduak sortu baino lehenago, bazeuden Gipuzkoan herrixka batzuk, eliza baten inguruan sortutakoak. Indusketa arkeologikoak egin izan direnean, zenbait eliza eta ermitatan oso aztarna zaharrak agertu dira, eta hona hemen adibide batzuk: Askizu (VI-VII. mendeak), Iraurgiko San Martin (VII), Iromendiko San Pedro (VIII), Zarauzko Santa Maria (VIII-IX), Astigarribiako San Andres (IX-X), Ataun San Martin (IX), Oinazko San Juan (IX), Laskuraingo San Esteban (X), Arrasateko San Bizente (X), Getariako Salbatore (X), Donostiako Santa Maria (X), Belauntzako San Juan (XI), Donostiako Antigua (XI) eta Aritzetako San Migel (XI).

Eta Amasa-Villabonan zer? 1909ra arte, Amasako San Martin izan zen hango parroki eliza bakarra, harik eta urte horretan Villabonakoa eraiki eta kontsagratu zen arte. Gaur egun Amasan dagoen eliza hamaseigarren mendean eraikitzen hasi ziren, «baina nik eskua jarriko nuke Amasan bazegoela beste eliza bat milagarren urtea baino lehenago», esan zuen Etxezarragak.

Hainbat mendetan zehar, villabonatarrak saiatu ziren eliza eraikitzen beren etxeetatik gertu, Amasakora joateko aldapa igo behar zutelako, baina Amasak (seguru asko Amasako apaizak) ez zien utzi. Kontuan izan behar da 'behean' beste parrokia bat sortuta Amasako erretoreak hamarren asko galduko zituela.

Zaragozan dokumentu bat topatu du Etxezarragak, 1465.ekoa, agertzen duena villabonatarren ahalegin horietako bat, hori ere ahalegin ustela.

Esan bezala, lehenengo herrixka Amasakoa izan zen, eta dezente geroago, hamabi-hamahirugarren mendean hasi zen Villabonako bailara populatzen. «Gero Villabona saiatu zen hiribildu bihurtzen eta foru gutuna eskuratzen, baina ez zuen lortu», esan zuen Etxezarragak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios