Borrar

Tolosa Goierri

Elikagai bankuan laguntzeko pertsonak behar dira

Hilean behin elikagaiak banatzen dira, eta ezingo da bolondresik gabe zerbitzuarekin jarraitu

Amaia Núñez

IKAZTEGIETA.

Viernes, 21 de marzo 2025, 19:59

Azken urteotan Elikagai Bankuko zerbitzua eskaini dute Ikaztegietan, pobrezia edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei elikagai laguntza emanez. Elikagaien banaketa bolondresei esker egiten da, hilean behin, gainontzeko herrietan bezala. Hala eta gutiz ere, azkenaldian bolondres falta nabaritu du zerbitzuak, eta horregatik Ikaztegietan elikagaien banaketa arriskuan dagoela adierazi du Udalak.

Gaur egun, udal langileak arduratzen dira janaria ekartzeaz Gipuzkoako Elokagaien Bankutik herrira, nahiz eta egitasmoa ez dagoen Udalaren eskumenen barruan. Elikagaien banaketa hilabete bakoitzeko lehenengo ostiraletaz egiten da, eta ordu bete inguru irauten du. Hortaz, herritarrak banaketa hauetan lagun-tzera animatzen ditu. Lagundu nahi dutenek Udaletxean izena eman dezakete.

Ostaturako sukaldaria

Ikaztegietako Ostatuan sukaldari bat kontratatuko dute. Lanpostuan interesatuek Ostatuarekin edota Udalarekin jarri beharko dute harremanetan, 943 655 892 (Ostatua) edo 943 653 329 (Udala) telefonoetara deituta, edo udala@ikaztegieta.eus helbidera elektronikora idatzita.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elikagai bankuan laguntzeko pertsonak behar dira