Elbarrenako festetako kartel lehiaketa martxan

IMANOL ARRATIBEL ZIZURKIL.

Zizurkilgo festa batzordea Elbarrenako festetako kartel eta egitarau liburuxketan portada moduan erabiliko den marrazki edo diseinuaren bila dabil. Horretarako, lehiaketa bat jarri dute abian. Baldintza batzuk bete beharko dituzte parte-hartzaileek: paperean DINA4 edo JPG formatuan (gutxienez 300 p.p.p.-ko bereizmenean) aurkeztu beharko dira lanak eta 'Zizurkilgo jaiak 2018. Irailak (4), 5, 6, 7, 8, 9' testua eraman beharko du. Lana argitaratu gabea eta jatorrizkoa beharko du izan. Teknika eta koloreak libreak dira.

Uztailak 20, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Udal bulegoetan (Joxe Arregi palza), liburutegian edota zizurkil@live.com helbidean aurkeztu daitezke lanak. Irabazleak 150 euro eta herri afarirako bi txartel jasoko ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos