Ekitaldiz betetako astea antolatu dute Legorretako jubilatuentzat

Alicia Canguero eta Jota Escudero, Los Pies del Gato taldeko kideak./
Alicia Canguero eta Jota Escudero, Los Pies del Gato taldeko kideak.

NÚÑEZ LEGORRETA.

Aldaieta elkarteko jubilatuek beren astea ospatu dute azken egunetan ekitaldiz beteriko egitarauarekin. Rakugo ipuin japoniarren kontaketak, ibilaldi neurtua, eta abar izan dituzte astean zehar, eta gaur igandean, Jubilatuen Eguna ospatuko dute elkartasun bazkari batekin.

Eguerdian Meza Nagusia izango da elizan hildako bazkideak gogoratuz, eta ondoren hamaiketakoa eskainiko da. Arratsaldeko 14:00etan jokoen sari banaketa egingo da, segidan omenduei eskaintza eta amaitzeko bazkaria.

Bazkalondoren, dantzaldia izango da.

Kontzertua

Bestalde, ostiral arratsaldean Los Pies de Gato taldeak emanaldi arrakastatsua eskaini zuen plazan. Haur zein heldu, herritar ugari gerturatu ziren plazara taldeak eskainitako abesti ezagunen bertsioak entzutera jazz, bossa nova, bolero edota tango doinuetan.

Lanak N-1ean

Asteburu honetan, N-1 errepideko zorua berritzeko egiten ari diren lanen baitan Legorretako parean dagoen zatia konpontzen ariko dira Irunerako noranzkoan. Hori dela eta, herrira sartzeko Ikaztegietako lotunea erabili beharko da, 428 puntu kilometrikoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos