Borrar
Bengoetxea, Arrillaga eta Maiza pilotariak ikasleekin tertulian.
Ekitaldi ugari euskararen egunaren baitan Otañon

Ekitaldi ugari euskararen egunaren baitan Otañon

DV

ZIZURKIL.

Jueves, 30 de noviembre 2017, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten eta hitzarmenarekin bat eginez, Pedro Maria Otaño ikas komunitateak abian jarri du, Euskaraldia kanpainarekin bat eginez, 'Aho bizi - Belarri prest - Bihotz bero' proiektua. Komunitateko kide askok egin dute honekin bat eta aste honetan zehar kide bakoitzak berak aukeratutako pin-a eramango du soinean. Horrela guztiok euskararekiko dugun konpromezua agerian geldituko delarik.

Abenduaren 3an, Pedro Maria Otaño ikastetxeak herrian burutuko den ekitaldian eta hemen ere Euskaraldiarekin bat eginez, bere lekuko (pin-ak) herriko beste eragileei pasako dizkie. Hortik aurrera, herriko eragile ezberdinek ere euskararekiko duten konpromezua martxan jarriko dutelarik.

Asteartean, Fraisoroko aiton-amonek gozogintza tailerra egin zuten HHko ikasleekin. Ondoren, ikasleek Udazken Festa eskaini zieten aiton-amonei. Oso gustora ibili ziren denak festa giroan. Arratsaldean LHko ikasleen tartea izan zen eta bertan izan zituzten Miriam Arrillaga, Ane Maiza eta Oinatz Bengoetxea pilotariak tertulian. Plazer bat izan zen haien bizipenak entzutea eta haiekin partekatzea. Atzo HHko ikasleek tailerrak izan zituzten. Bestalde, Fraisoroko aiton-amonak LH 1, 2, 3ko ikasleengana etorri ziren ipuinak kontatzera. Eta arratsaldean 'Pintxo Lehiaketa' izan zuten.

Gaur, 12:00etan ipuin kontaketa egongo da Mediatekan LH 4, 5, 6ko ikasleei zuzendurik. Eta arratsaldean, jolasak izango dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios