Ekitaldi ugari asteburu honetan zehar

Herri kirol proba desberdinak izango dituzte gaur. /  BELAUNTZARAN
Herri kirol proba desberdinak izango dituzte gaur. / BELAUNTZARAN

Herri kirol ekitaldia izango da gaur eguerdi partean eta txupinazoa arratsaldean. Bihar berriz, jaietako egun handia izango dute

E.B. LEITZA.

Gaur hasiko dira San Tiburtzio jaiak Leitzan. Goizeko 11:30ean hasiko da aurtengo jaien egitaraua kuadrillen arteko herri-kirol desafioa eta Arro baserriko semeak lanean jarriko ditu partaide guztiak.

Bestalde, 13:00etan Elkartasun manifa izango da eta ordu erdi beranduago, 13:30ean, jubilatuen bazkaria antolatu dute. Arratsaldeko 14:00etan emango zaio hasiera udaletxeko karrapen egingo den herri bazkariari, musikaz alaiturik.

Arratsaldeko 18:00etan, txupinazoa izango da udaletxeko balkonatik eta ondoren, Plazaola aldizkariko azalen egileei saria eman zaie, bai helduari eta baita gazteari ere.

Ondoren Incansables txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak eta buruhandiak herrian barrena kalejiran aterako dira.

Ondoren, zuzeneko musika emanaldia Aurrerako atarian izango da. Gaueko 21:30ean, suzko zezena izango da. Goizaldera arte, 23:00etan hasita, Tximeleta taldea plazan arituko da eta 01:00ean, Incansables Txarangaren erronda hasiko da herrian barna.

Bihar jaietako egun handia izango dute Leitzan, San Tiburtzio eguna. Goizeko 8:00etan diana txistulariekin izango da. 09:00etan berriz, entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean Meza izango da Leitzako parrokian. Ondoren, hamaiketakoa karrapen. 12:00etan, Aurrera dantza taldeko ezpatadantzariek plazan eskainiko dute. Gero, afizionatuen arteko pilota partidak iragarrita daude plazan.

Arrastaldeko 13:00ean, Aurreratik Incansables txaranga aterako da. Gero, 17:00etan Leitzako bertso eskolako bertsolariak Aurreran arituko dira. 18:00etan, zezenak plazan. 19:00etan berriz, Herri kirolak plazan Lasto altxatzen, lasto botatzen eta ingude altxatzen, Jon Lapazaran eta Garbiñe Lopez de Auralde. Harri jasotzen, Karmele eta Jon Gisasola eta giza proban Joseba Santxez arituko da.

Ondoren, goxokiak banatuko dira. 19:30ean, Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 21:00etan, Leitzako ingurutxoa nahi duen guztiarentzat. Ondoren, suzko zezena aterako da. 23:00etan, Koban eta Katez taldeen kontzertuak plazan. 01:00 Incansables txarangaren erronda egingo da.

Igandean, goizeko diana txistulariekin 8etan. Gero, 9:00etan, en-tzierroa eta behiak plazan izango da. Goizeko 11:00etan, pilota partida plazan antolatu da: Patri Espinar / Maite Ruiz de Larramendi Olatz Arrizabalaga / Leire Etxaniz. 12:00etan, paella lehiaketari hasiera emango zaio. 12:00etan, erraldoiak plaza inguruan ibiliko dira. 13:00etan, Incansables txaranga Aurretatik aterako da.

Arratsaldeko 17:30ean, zezenak plazan. 19:00 Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren, goxokiak banatuko dira. 20:00 Rock Kalean Peritzeko ataritik abiatuta. 20:30ean, Incansables txaranga eta buruhaundiak Aurreratik aterako dira. Gaueko 22:00etan, suzko zezena aterako da eta 23:00 Oihan Vegaren emanaldia hasiko da plazan. 03:00etan, Leitzako ingurutxoa nahi duen guziarentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos